Ni izan ezik BUFF! jaialdian aurkeztuko da
Maiatzaren 26an BUFF! jaialdia (Basque Underground Film Festibala) ospatuko da Bilbon. Kafe Antzokian, Euskal Herrian ekoiztu eta sortutako hainbat film labur ikusteko aukera izango dugu.
Ni izan ezik, Jon Khoreanok zuzendutako film hau ere, bertan aurkeztuko da, munduaren aurrean.
Ni izan ezik. Etorri gura baduzu, zatoz lasai. Bilboko kafe antzokiko ateak mundu guztiarentzat egongo dira zabalik. Zinema gustuko baduzu, ez duzu inon galdetu beharrik. Sartu bildur barik. Zinema, fikzioa, sorkuntza, artea, ilusioa eta girorik jatorrenarekin bat egingo duzulako, ia oharkabean. Martitzena izan arren, zinemaren lilurak eroango zaitu, noranahira.
Gero gerokoak. Denak han egongo dira, zu izan ezik?
zer da underground?
Hitz hutsak, esanahia galtzen duten berbak. Zer da underground gaur egun?