RSS Feed

Ni izan ezik BUFF! jaialdian aurkeztuko da

Posted on Tuesday, April 21, 2009 in BUFF!, ni izan ezik, sosikEZ

büff! zinema jaialdiaMaiatzaren 26an BUFF! jaialdia (Basque Underground Film Festibala) ospatuko da Bilbon. Kafe Antzokian, Euskal Herrian ekoiztu eta sortutako hainbat film labur ikusteko aukera izango dugu.

Ni izan ezik, Jon Khoreanok zuzendutako film hau ere, bertan aurkeztuko da, munduaren aurrean.

Ni izan ezik. Etorri gura baduzu, zatoz lasai. Bilboko kafe antzokiko ateak mundu guztiarentzat egongo dira zabalik. Zinema gustuko baduzu, ez duzu inon galdetu beharrik. Sartu bildur barik. Zinema, fikzioa, sorkuntza, artea, ilusioa eta girorik jatorrenarekin bat egingo duzulako, ia oharkabean. Martitzena izan arren, zinemaren lilurak eroango zaitu, noranahira.

Gero gerokoak. Denak han egongo dira, zu izan ezik?

Be the first to comment.

Leave a Reply